2011/09/28 - 2011/10/06 14:36
Gaztetxokoa azaroan zabalduko da eta kurtso berrirako hezitzaileak behar dituzte. Hauek dira baldintzak: euskaraz jakitea; 18 urtetik gora izatea; antzuolarra izan edo bertan bizitzea; eta begirale titulua izatea eta lan-esperientzia baloratuko dira. Izena emateko hona bidali behar dira curriculumak urriaren 5erako: gazteantzuola@hotmail.es. Datuetan agertu beharko dira eginiko edo egiten ari zaren ikasketak, tituluak (begirale titulua, EGA...) esperientzia... Gaztetxokoa, Idolazek kudeatzen duen arren, herriko gazte talde batek eramaten du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.