2011/09/28 - 2011/10/07 14:34
Urriaren 9an, domeka, izango da Antzuolan bi urtean behin egiten den haurren dantzari eguna. Egun horretan inguruko herrietatik ume asko etorriko direnez, Oinarinek umeak etxeetara bazkaltzera eramateko deia zabaldu du.
Izena emateko tokiak: Eroski, Martin okindegia, Itzar liburu denda eta Nerea lurrindegia.
Urriaren 6a, eguena, da azken eguna izena emateko. Oñatiko Oñatz, Arrasateko Lorea Gazteak, Legazpiko Korosti, Soraluzeko Urrats eta Antzuolako Oinarin dantza taldeetako umeak izango ditugu herrian egun horretan. Goiz eta arratsaldez dantza ugari izango dira herriko kaleetan eta plazan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.