2011/09/28 - 2011/11/12 14:33

Herritarrendako XVII. Argazki Lehiaketa

Udaletxea, Antzuola

Argazki lehiaketa antolatu du udalak hamazazpigarren aldiz. Antzuolan jaio edo bizi den edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan. Gaia librea da eta argazkiak koloretan edo zuri-beltzean aurkeztu ahal izango dira. Hiru maila egongo dira: lehen maila, 6-12 urte (biak barne); bigarren maila, 13-18 urte (biak barne); eta hirugarren maila, 19 urtetik gorakoendako. Guztira 505 euro banatuko dira saritan; 250 euro jasoko ditu hirugarren mailako lehenengo sarituak.

Azaroaren 11ra arte

Lanak udaletxean aurkeztu behar dira azaroaren 11ra bitartean eta bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztuko ditu.

Argazkien euskarria 30x40 cm-koa izango da ezinbestez, eta kartoi mehez eginikoa; krema edo beix kolorekoa izango da. Euskarri horren barruko argazkiaren neurria, gehienez, 25x35 cm-koa izango da.
Oinarri guztiak dituzue www.antzuola.com webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak