2011/11/03 19:30
"Ni autoz juan nintzan bakarrik. Uztailan 28xan urten nintzan eta Abuztuak 9xan bueltau. Aurretik Hotelak hartuta neuzkan baina beste dana inprobisau egin neban. Bakarrik juan nintzanez GPS bat eraman neban kopiloto lanak eitteko. Antzuolatik Akitaniara, handik Valle del Loirara, hortik Normandiara eta Normandiatik Belgikara. Ez Belgikan, ez Holandan, ez nintzan geratu, baina bai Alemania iparraldian. Hortik Kopenhagera eta bi egun egon nintzan bertan. Bueltan Bremenen geratu nintzan eta Luxemburgotik sartu nintzan berriz Frantziara. Frantzian Verdun-Nancy aldian ibili nintzan eta gero Borgoña inguruan, azkenengo eguna Montpellieren eta handik etorri nintzan etxera."
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.