2011/09/02 22:45

Elkartasun Jaia, Kongorako dirua batzeko

Zurrategi plaza, Antzuola

Elkartasun Jaia egingo da Anelkarrek antolatuta. 20:45etik aurrera pintxoak eskainiko dituzte Zurrategin. Mahaiak egongo dira bertan afaldu ahal izateko. Sei euroren truke bertaratutakoek jan ahal izango dute ondorengo pintxo-menua: bi pintxo (tortilla eta txorizoa), ardoa edo sagardoa, kafea eta pastak. Menutik kanpora pintxo gehiago nahi dituenak bi euroren truke lortu ahal izango ditu.  

Pintxoetan bertan moztutako paleta urdaiazpikoa eskainiko da, besteak beste. Garikoitz Lete antzuolarra ibiliko da lan horretan arropa eta tresneri guztiekin. Anelkarrekoek espero dute ikuskizun polita izango dela.

Horrez gain panel bat ipiniko dute plazan bertan, laburpen txiki bat egiten Kongoko Kansenia eta Kapirin egindako lanekin eta asmo berriekin.

Antzezlana

Afaldu ostean Virginia Imazen Divinas ikuskizuna egongo da Torresoroan, 22:30ean. Sarrera 8 euro kostako da eta aurrez erosi ahal izango dira Itzar liburu dendan. Antzezlana ikustera joaten diren guztien artean zozketatuko dute bidezko merkataritzako produktuez osatutako saski bat.

Batzen den dirua, Kongorako

Irailaren 2an bertan Kongora abiatuko da Bittor Arbulu antzuolarra, han martxan duten proiektu batean parte hartzeko: errekako presa batetik herrira ura bideratzea da proiektuaren xedea. Egubakoitzeko afarian eta antzerkian batzen den dirua Kongoko proiektu horretara bideratuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak