2011/03/05 - 2011/03/06 19:30
Toribio Jauregi 1896an jaio zen. Altzeta deitzen zioten, bera bergararra izanik, aita Antzuolako Altzeta baserrikoa zelako. 1969an hil zenera arte argazkilaritza izan zituen ofizio eta afizio.
Pilotazale amorratua izanik, argazki gogoangarriak atera zituen: sakeak, markagailuaren mugimendua, pilotalekuaren itxura, materiala, ikusleen espresioak…. Erakusketa honetan Bergarako udal artxiboko 30 argazki erakutsiko dira.
Olaranen, 18:30-20:30
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.