2011/02/21 20:00
Debagoieneko Mankomunitateak, Antzuolako Udalarekin batera, abian jarri du etxeko konposta bultzatzeko kanpaina. Ahalik eta antzuolar gehien autokonpostatzen hastea da helburua. Hala, hondakin organiko gutxiago bildu beharko da atez ate.
Debagoieneko Mankomunitateak eta Antzuolako Udalak honakoa eskainiko die etxean konpostatzen hasten diren familiei:
• %20ko hobaria hondakinen tasan
• Doako ikastaroa
• Doako konposta-kaxa
• Doako aholkularitza teknikoa
Zuk ere autokonpostatzen hasi nahi baduzu, eman izena hemen bertan. Nahiago baduzu, 900 701 087 doako telefono-zenbakira dei dezakezu edo mezua bidali atezate@debagoiena.com helbidera. Izena emateko epea 2011ko otsailaren 21ean amaitzen da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.