2011/02/19 - 2011/02/20 01:00

GPSa erabiltzeko ikastaroa

Antzuola

Larunbatean goiz eta arratsaldez eta igandean goizez.

Teorikoa eta praktikoa izango da. Guztira 14 orduko ikastaroa izango da eta Andoainen emango da.

Irakaslea: Gipuzkoako mendi federazioko teknikoa, Jaime Eguzkiza.

Izena emateko eta ordaintzeko egunak: urtarrilak 26 eta otsailak 2 (asteazkenak), iluntzeko 19:30etik 20:30era Olaran etxeko 3. gelan

Ikasle kopurua: gehienez 15. Erreserba ordaindutakoan ziurtatuko da eta lehentasuna izango dute Arrolako bazkideek.

Prezioa:
Federatuek (nagusi zein gazteek): 30 euro inguru. Eta mendiko federatu asegurua ez dutenek 9 euro gehiago (asegurua egiteko)

Prezioaren barne daude istripu-asegurua, GGMEaren orientazio materialaren (GPSa, mapak...) erabilera eta GPSaren erabilera azaltzen duen dosierra. Hortaz, ez da premiazkoa GPSa izatea.

*Preziotik aparte daude bazkariak eta joan-etorriak.

Antolatzailea: Arrola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak