2010/11/20 21:00

'Xake' antzezlana

Torresoroa, Antzuola

Oihulari Klown taldeak Antzuolan aurre-estreinatuko du Xake antzezlana; urteetan, gaztelaniaz egin dute, Jaque izenburupean, eta orain euskararatu egin dute Rai Buenok eta Ainhoa Agirreazaldegik. Virginia Imazek idatzi du gidoia, eta berak zuzentzen du antzezlana; pailazoak dira Amaia Arriaran, Anduriña Zurututza, Andoni Egaña eta Maider Galartza.

Euskadiko Elkarbideak lagundutako antzezlana da.

Oihulari Klownek honela aurkezten du antzezlana: "Aberastasuna eta baliabideak pribatizatzen diren eta bazterketa eta miseria gizarteratzen diren mundu honek min egiten digu. Neoliberalismo ekonomikoak, ardurarik gabeko kontsumoak, giza eskubideak urratzeak… Ez zaigu arrazoirik alta larritzeko, eta beraz, barre eginarazten saiatzeko gai ugari ditugu; izan ere, gure ustez, orain inoiz baino garrantzitsuagoa da, itxaropena ez galtzearekin batera, umorea ere ez galtzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak