2008/05/09 - 2008/10/18 14:40

Software librearen inguruko ikastaroa

Donostia, Antzuola
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, on line bidezko ikastaroa antolatu du, Software librearen inguruan, hain zuzen ere, Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web aplikazioak. Aurtengo berrikuntza bezela, Software librea ikastaroak Unibertsitate Espezialista izaera izango du eta Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua. Ikastaroa, 4 ordutako aurrez-aurreko saioez osatua dago, hauetan gertuko tutoretzak jasotzeko aukerarekin. Ikastaroa amaitzean 34 kreditu ECTS bereganatu ahal izango dira. Ikastaroa 2008ko Urriak 18an hasi eta 2009ko Uztailak 17an amaituko da. Izen emate epea zabalik dago dagoeneko. Izen ematea eta informazio gehiago http://linux.asmoz.org web orrian edota linux@asmoz.org posta elektronikora zuzenduaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak