2006/12/15 01:00

AHT BAYedoEZ informazio ematea eta mahaingurua

Gaztetxe probisionalian, Antzuola
Abiadura Handiko Trenak, Antzuolan eta Euskal Herrian orokorrean, suposatuko duen aldaketaren aurrean, informazio emate edo zabaltze eta mahai inguru bat egingo ditugu. Informazio ematea bideratzeko, lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzatik eman diren informazio, plano, bideo eta folletoak erabiliko ditugu. Eta ostean, AHTEZ gunetik eta proiektu honen aurka azaldu diren talde ezberdinetatik lortutako kontrainformazio, panfleto eta bideoak erakutsiko ditugu. Behin informazio gordina jaso ta gero, mahaingururako, aurretik idatziriko iritzi artikuluak eta beste leku batzutan eman diren eztabaidak izango ditugu aztergai, eta era berean, bidelagun gure arteko eztabaidan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak