Gaur, 17:00etatik aurrera, Igor Marcos ingurumen teknikariak Kontsumo iraunkorra izenburudun hitzaldia emango du. Eguaztenean izango da bigarren hitzaldia eta Sara Muñoz finantza aholkulariak Banku zerbitzuak jarduna eskainiko du.
Bihar eta eguenean tailerrak izango dira, hitzladien partez. Horrela, Produktuen bermea eta LTZ tailerra emango du Begoña Olabarrietak. Eguenean Olabarrieta berak eskainiko du Banku zerbitzuak tailerra.