Eurek ere bat egin zuten Topaguneak euskara urteko egun guztietan erabiltzeko egindako deiarekin eta mezu hori duten kartelekin argazkiak atera zituzten. Asmoa ez da, ordea, atzokoan bakarrik izatea hori gogoan, egunero erabiltzen ari dira-eta euskara ikasten. Prozesu horretan praktikatzen laguntzeko eta pazientzia izateko eskatu diete herritarrei.
