Kikirixo Txiki Txokoa du izena hainbat gurasoren ekimenez martxan jarriko duten lokalak. Biharko irekierarako hainbat ekintza prestatu dituzte: 17:00etatik aurrera aurkezpena egingo dute, 17:30ean txokolate-jana eta 18:00etan musika egongo da.
Helduagoek asteburuetan Gazte Txokoan erabiltzen duten lokal bera erabiliko dute herriko txikienek astean zehar. Oraindik guztiz egokituta ez badago ere, udazkena aurrera doala-eta bihar irekiko dute lokala.
Kikirixo Txiki Txokoa du izena hainbat gurasoren ekimenez martxan jarriko duten lokalak. Biharko irekierarako hainbat ekintza prestatu dituzte: 17:00etatik aurrera aurkezpena egingo dute, 17:30ean txokolate-jana eta 18:00etan musika egongo da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.