Euskararen egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dute Antzuolan

Eñaut Abarrategi 2013ko aza. 26a, 18:09

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko da, honen harira, hainbat ekintza antolatu dituzte Antzuolako kultur eta gizarte eragile desberdinek. Hurrengo astean zehar hitzaldiak, bakarrizketak eta ekintza desberdinak egingo dituzte. Ekintza horien artean, nabarmentzekoa da Iñaki Perurena harri-jasotzailearen hitzaldia.

Azaroaren 28an Paul Kasaresen hitzaldia egongo da. Gizarte eleanitz baten bizi garenez, gure seme-alabek hizkuntza bat baino gehiago entzun, ikasi eta erabiliko dute txikitatik. Ondorioz, hitzaldiko gai nagusia Nola eskaini euskara aberatsa? izango da. Hitzaldia Olaranen izango da 18:30etan.

Azaroaren 30ean zapatuan, Taloak egiten ibiliko dira gaztetxokoak Zurrategin, 17:30etatik aurrera. Ekintzekin jarraituz, abenduaren 4an Harri eta Herri hitzaldia eskeiniko du Iñaki Perurena harri-jasotzaile leitzarrak Olaranen 18.30etan.

Abenduaren 5ean, Jon Zubiagak Buah, Txabal bakarrizketa eskeiniko du gabeko 22:00etan Antzuolako Gaztetxean. Buah, Txabal  Unai Iturriaga bertsolariak idatzitako antzezlana da. Gazteei euskararen inguruan, hizkuntza ohituren eta jarreren inguruan, argi eta garbi, konplexurik gabe, ausardiaz, hitz egingo eta pentsaraziko dien antzezlana.

Nolanahi ere, eta euskararen eguna abenduaren 3an ez ezik, egunero ere badenez, euskarazko material ugari eta interesgarria (musika, liburuak, filmak, jolasak...) eskura daitezke hurrengoko webgunearen bitartez: www.katalogoa.org.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak