Eskaintza bereziekin ospatuko du udal gimnasioak laugarren urteurrena

Iure Eizagirre 2013ko aza. 26a, 16:30

Joan den astean bete zituen lau urte udal gimnasioak eta orain arte jai handirik egin ez dutenez, hiru hilabeteko programa berezia antolatu dute. Doako hastapen saioak, ikastaro bereziak, gonbidapenak eta fitness festak egingo dituzte.

Gonbidapen astearekin ekin diote ospakizunei udal gimnasioan. Erabiltzaileek gonbidapenak jaso zituzten joan den astean beren senide edo lagun batekin joateko klaseetako batera. Abenduaren 5a arte aprobetxatu ahal izango dute gonbidapen hori.

Horrekin batera, ekintzetan parte hartzen dutenendako saio bereziak prestatu dituzte ostiraletarako, eta abenduaren 9tik urtarrilaren 2ra pilates, spinning eta body tonoko doako hastapen saioak eskainiko dituzte. 

Herritar guztientzako astea

Urtarrilaren 13tik 18ra herritar guztientzat egongo da zabalik gimnasioa. Doako gonbidapenak banatuko dituzte eta ekintza bereziak egingo dituzte. Eta amaitzeko, urtarrilaren 18an bertan fitness jai "handi" bat egingo dute.

Abdominal hipopresiboak abenduan

Bestalde, abdominal hipopresiboen ikastaroa eskainiko dute berriro abenduan. Xabier Azkarate gimnasioko arduradunak azaldu duenez, "haurdun dagoen edo umea izan berri duen jendea dago herrian, baina herritar guztiendako ikastaroa da". Astearte eta eguenetan emango dute ikastaroa, 10:30ean eta 17:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak