Gaur irekiko dute erretiratuen elkartearen karta txapelketako izen-ematea

Iure Eizagirre 2013ko azaroaren 25a

Azaroko programaren barruan, karta txapelketa antolatu du Landatxope erretiratuen elkarteak. Baina txapelketa bera ez da azaroan izango, abenduan baizik, hilaren 2tik 5era. Izen-ematea, baina, gaur irekiko da eta txapelketan parte hartu nahi dutenek egubakoitzera arte eman ahal izango dute izena jubilatuek Torresoroa eraikinean duten egoitzan.

Euren abilezia erakusteko, betikoak diren karta joko ezberdinetan ariko dira Antzuolako erretiratuak: musean, punttuan, tutean eta briskan.

Bestalde, hilabete honetako ekintzen baitan, manifestazioa egingo dute aste honetan. Eguenean izango da eta euren pentsioak defendatzeko batuko dira Herriko plazan. Beste herri batzuetan ere egingo dituzte manifestazioak eta haiekin bat egiteko, hasieran aurreikusitako ordua aldatu egin dute. Landatxopeko kideak 19:00etan elkartuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak