Antzuolak Zarautz menderatu zuen Estalan: 2-1

Mireia Bikuña 2013ko azaroaren 24a

Sendo jarraitzen du Antzuolak Ohorezko Erregional Mailan. 18 puntu ditu Zarautzen kontra irabazi ostean.

 

Partidu hasiera nahiko parekatua izan zen. Lehen 20 minutuetan zarauztarrak kokatu ziren hobeto zelaian. Bada, Antzuolak, lekua topatu bezain pronto lehenengo gola sartu zuen. Korner erdiraketa baten buruz errematatu zuen Iñaki Agirrek. Atsedenaren aurretik epaileak balio barik utzi zuen Antzuolaren bigarren gola.

Bigarren zatia

Bigarren zatia lehenengoaren oso antzekoa izan zen. Antzuolak gol aukerak izan zituen, baina kosta egin zitzaion bigarren gola sartzea. 75. minutuan sartu zuen Oinatz  Agirrek. Zarauztarren gola 90. minutuan heldu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak