Iragarrita zuten moduan goziean abiatu da Libre Eguna Antzuolan. Dultzaineroekin abiatu dute eta poteoa ere egin dute. Olalde elkartean bazkaltzen ari dira orain, Iñaki Gurrutxaga eta Iñigo Izagirre bertsolariekin eta 19:00etan, berriz, kantu poteoa egongo da, Olaldetik irtenda. 22:00etan, herriko taldeek kontzertua egingo dute.