Ekintza ugari azaroaren 25ari lotuta

Iure Eizagirre 2013ko aza. 22a, 17:00

Ate joka dugu azaroaren 25a eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekintza antolatu dira herrian. Aste honetan egin dute lehen ekintza eta oraindik ere ikusgai dago, domekara arte egongo da-eta zabalik Emakumeak gizartean pegatina erakusketa

Joanjo Arrieta bildumagile segurarraren ia 300 pegatina daude ikusgai gaztetxean. Denetariko gaiak jorratzen dituzte pegatina horiek: politika, sexualitatea, emakumeen askatasuna, umorea...

Bigarren autodefentsa tailerra egingo dute bihar gaztetxean bertan. Goizean izango da, 09:30etik 13:30era eta bertan parte hartzen duten emakumeek euren kezkez hitz egiteko eremu bihurtuko da gaztetxea.

Kontzentrazioa astelehenean

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean kontzentrazioa egingo dute Herriko plazan, Udalak deituta. Erasorik ez leloarekin batuko dira 19:00etatik aurrera indarkeriarekin amaitzeko beharraz ohartarazteko. Herritarrei bertan parte hartzeko deia luzatu zaie.

Azaroaren 25eko ekintzekin amaitzeko, maskulinotasun tailerra egingo dute azaroaren 30ean. Emakumeei umetatik emakume izaten erakusten zaien moduan, gizonezkoei gizon izaten erakusten zaie eta euren jarrera, balio eta jokabide askok heziketa honekin du zerikusia. Eurendako ezarritako eredu horrekin eroso sentitzen diren aztertuko dute. Izena emateko udaletxera joan edo 943 76 62 46 telefonora deitu behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak