Alokairu sozialeko etxebizitza hori eskuratzeko hainbat betebehar daude: etxeren baten jabe ez izatea azken bi urteetan eta epe berean babestutako etxebizitzen esleipendun ez izatea. Urtebetez egon behar da erroldatuta EAEn eta urteko diru-sarrerak 3.000 eta 21.100 euro artekoak izan behar dute.
Suradesak kudeatzen du Bizigune plangintza Debagoienan eta informazioa lortzeko berarekin jarri behar da harremanetan. Astelehenetan 10:30etik 11:30era Antzuolako udaletxera ere jo daiteke.