Epaiketen aurrean, Libre Eguna Antzuolan ere

Iure Eizagirre 2013ko aza. 19a, 18:01

Zapatu honetan egingo dute Antzuolan Libre eguna, azken asteotan Madrilgo Entzutegi Nazionalean hasitako 35/02 eta 26/11 sumarioen -Herriko tabernen eta gazte mugimenduaren auziak hurrenez hurren- aurkako epaiketak salatzeko.

Hain zuzen ere, atzo heldu zioten berriro Herriko tabernen epaiketari. Bi makroepaiketak kontuan izanda, 70 pertsonatik gora ari dira epaitzen Madrilen eta hauen karga ekonomikoa arintzen laguntzea du helburu Libre egunak, auzipetuei babesa eskaintzearekin batera.

Bertso bazkaria egingo dute, besteak beste, zapatuan, Iñaki Gurrutxaga eta Jokin Uranga bertsolariekin. Eguenera arte egongo dira txartelak salgai gaztetxean. Langabe eta ikasleek 10 eurotan eros ditzakete eta langileek, berriz, 15 eurotan.

Hemen egitaraua:

Azaroak 23, zapatua

  • 13:00 Herriko dultzaineroekin poteaoa
  • 14:30 Herri bazkaria
  • 19:00 Kantu poteoa
  • 22:00 Herriko taldeen kontzertuak: bakarlariak, Klak!son, gazte erromeria eta bertsio gaua.

AZKEN ORDUKO OHARRA: Jokin Urangak Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa du zapatu arratsaldean eta ondorioz, Iñigo Izagirre bertsolaria izango da bertso bazkarian Iñaki Gurrutxagarekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak