Maskulinotasun tailerra, gizonezkoentzat

Goiatz Arana Begiristain 2013ko aza. 14a, 10:07

Helburua da maskulinotasunaren identitateei buruz gogoeta egiteko aukera ematea, eta aztertzea gure gizartean gizon izateko ze era dauden, nola sortzen diren eta zein eragin dituzten. Azaroaren 30ean izango da, 10:30etik 13:30era, Olaran etxean, eta interesatuek udaletxean eman behar dute izena (943 76 62 46).

Urte asko dira emakumeen berdintasunaren alde lanean, eta helburu hori lortzea denon ardura da, bai emakumeena, bai gizonezkoena. Emakumeei umetatik emakume izaten erakusten zaien bezala, gizonezkoei ere gizon izaten erakutsi egiten zaie; gizonezkoen jarrera, balio, desio eta jokabide askok "gizon izateko" heziketa modu horiekin dute zerikusia.

Testuinguru horretan kokatzen du Antzuolako Udalak gizonezkoentzako antolatu duen maskulinotasun tailerra, eta galdera mahai-gaineratzen du: "Kontua da ea gizonentzako gizon eredu jakin batean bizitzea gustukoa den: 'gizon jantziaren' barruan bizitzea gustukoa da? ala ohikoa da gizonak deseroso sentiarazten duten gizontasuna erakustera behartuta egotea?".

Gogoeta egitea helburu

Tailer honen bitartez lortu gura dutena da da maskulinotasunaren identitateei buruz gogoeta egiteko aukera ematea: nola sortzen den, zein sozializazio prozesu jarraitzen ditugun, zer erakusten diguten, zer galarazten duten edo zer nolako ondorioak dituzten gizon zein emakumeentzat... Maskulinotasun ereduek, hau da, gure gizartean gizon izateko erek –beste pertsonekin ditugun harremanetan, zein eguneroko bizitzako beste arlo batzuetan (lana, osasuna, sexualitatea, lagunak, familia…)– zein eragin duten ikustea, azken finean.

Hori guztia modu parte-hartzaile batean eta tresna ezberdinen bitartez gauzatu dadin gura dute antolatzaileek eta, horretarako, On:Giz elkarteko kide bat ariko da dinamizatzaile lanetan.

Azaroaren 30ean, zapatua, egingo da tailerra, 10:30etik 13:30era, Olaran etxean. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena (943 76 62 46).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak