Asteburu honetan irekiko dute berriro Gazte Txokoa

Iure Eizagirre 2013ko azaroaren 7a

Gaztetxoek neguan elkartzeko eta gozatzeko gunea izango dute berriro zapatu honetatik aurrera. Izan ere, orduan irekiko dute berriro Gazte Txokoa. Ohi moduan asteburuetan egongo da zabalik, zapatuetan 17:00etatik 21:00etara eta domeketan 17:00etatik 20:00etara.

DBH 1, 2 eta 3 mailetakoek erabili dezakete zerbitzua. Lehen egunean askaria egingo dute.

Ekintza ugari

Lehen ekintza prestatu dute jada: azaroaren 24ean eta abenduaren 1ean drogamenpekotasun prebentziorako tailerra egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak