Kultura ondarearen transmisioaz egindako tesia aurkeztuko du Iñigo Ramirez de Okarizek bihar

Iure Eizagirre 2013ko aza. 6a, 11:30

Iñigo Ramirez de Okariz Huheziko irakasleak uztailean defendatutako Gertuko kultura ondarearen transmisioa eta hezkuntza eragileak Lehen Hezkuntzan doktore tesia aurkeztuko du bihar herritarren aurrean. Hitzaldia 18:30ean hasiko da Olaran etxean.

Debagoieneko ikastetxeetan kultura ondarea nola transmititzen den aztertu zuen Ramirez de Okarizek bere doktore tesian eta lan honengatik 'bikain cum laude' kalifikazioa lortu zuen. Eskolekin ez ezik, museoetako, interpretazio zentroetako, udal hezkuntza batzordetako eta turismo bulegoetako arduradunekin aritu zen lanean, hezkuntza ez formaleko eragileek kultura ondarearen transmisioan nolako eragina duten aztertzeko ahaleginean.

Hiru galdera

Doktore tesiak hiru galdera ditu ardatz: nola transmititzen den ikastetxeetan gertuko kultura, hezkuntza ez formaleko eragileen eragina eta hezkuntza eragile ezberdinen elkarlanarekin nola hobetu daitekeen gertuko kultura ondarea.

"Gure ikastetxeetan lantzen da kultura ondarea, baina ez da erraza izaten izenburu bat jartzea transmititzen den horri", adierazi du Ramirez de Okarizek tesiaren mamiaz. Askotan kultura ondarea zer den azaldu behar izan duela ere badio.

Azterketa egitearekin batera, proposamen bat jaso du irakasleak tesian: "Ildo nagusia da nola elkarlotu hezkuntza eragile ezberdinak kultura ondarearen transmisioa lortu ahal izateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak