Bihar amaituko da eskari-orriak aurkezteko epea eta udaletxera eraman behar dira. Eskaria aurkezten dutenek hainbat ariketa gainditu beharko dituzte eta lehentasun irizpideen arabera puntuazio altuena duenak eskuratuko du lanpostua. Baldintzak betetzen dituzten gainerakoek itxaron zerrenda osatuko dute.
Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bitartez eskainitako lanpostua bost hilabetetarako izango da.