Aurreikusi moduan, burdina sartu dute horman presioan eta 43 buloi ere jarri dituzte hondoko haitzeraino, horma sendotzeko. Lanen bigarren fase honen ostean, Moñuxek baieztatu du ez dela beharrezkoa izango lan gehiago egitea.
Sagastiko lanak ere aurrera
Sagastin biribilgunea egiteko lanak ere aurrera doaz. Hauek bi hilabete iraungo zutela aurreikusi zuten eta Moñuxek azaldu duenez, epeak betetzen ari dira, beraz, abenduan zabalik egongo da berriro kalea.