Autodefentsa tailerrean izena emateko epea zabalik dago

Iure Eizagirre 2013ko urr. 29a, 10:00

Azaroaren 23an autodefentsa feministako beste saio bat egingo dute. Oraingoan ere Olaran etxea izango da indarkeriarekiko iritziak eta bizipenak konpartituko dituztenen bilgune.

Bigarren saio hau ere goizez izango da, 09:30etik 13:30era. Bertan parte hartu nahi duen orok zabalik du dagoeneko horretarako aukera, azaroaren 15a arte eman daiteke-eta izena. Horretarako Udaletxeko idazkaritzara edo Gizarte Zerbitzuen bulegora joan behar da.

Bigarren saioa

Udalak joan den maiatzean antolatu zuen autodefentsa feministako lehen tailerra, hastapen modura. Sentsibilizatzea zuen helburu eta erantzun ona jaso zuen, adin ezberdinetako 20 pertsonek hartu baitzuten parte saio hartan. Orduko arrakasta kontuan hartuta erabaki dute bigarren hau egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak