Goizeko 9:00tan Aiherratik irten eta 140 kilometroko ibilbidea egin ondoren, Antzuolako lagunekin elkartu eta Bergarako txoko desberdinak ezagutzeko parada izan dute bisita gidatu baten bidez. Jone Larrañaga Kultura teknikariak azaldu bezala, bailarako beste herriak ere ezagutzeko aukera eman nahi diete Nafarroa Behereko herritarrei. Hala, txoko desberdinak ikusi ondoren, herrira buelta eta txikiteoa egin eta bazkari goxoaz disfrutatu dute bertaratutako guztiek.
Jan, edan, solasaldian aritu, abesti bat edo beste kantatu eta trikitilariekin disfrutatu dute aiherratar zein antzuolarrek eta oso pozik azaldu dira, hori esan digute behintzat bertan izan diren iparraldeko lagunek.