Astelehenean bisita gidatua Lapatzara baserriko bizimodu biologikoa ezagutzeko

Iure Eizagirre 2013ko urriaren 25a

XV. Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoen barruan, bisita gidatua egingo dute astelehenean Lapatza baserrira. Nekazaritza eta baserriko bizimodu biologikoa ezagutzea da goizeko 10:00etatik aurrera egingo den bisitaren helburua.

Bisitan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Horretarako eta informazio gehiago eskuratzeko Debagoieneko Mankomunitateko Turismo sailarekin jarri behar da harremanetan 943 79 64 63 telefono zenbakira deituta edo turismo@debagoiena.net helbidera idatzita. Facebooken profila ere badute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak