Hiru atxilotu Eperra elkartean lapurreta egiten saiatzeagatik

Iure Eizagirre 2013ko urriaren 25a

Ertzainek 48, 40 eta 26 urteko hiru gizonezko atxilotu ditu bart, Eperra elkartean indarrez lapurreta egiten saiatu direlakoan. Goizeko 04:30ean gertatu da, herritar batek elkartean zarata entzuten zuela esanez Ertzaintzara deitu duenean.

Inguruan zebiltzan ertzain batzuk bertaratu dira eta hiru gizon ikusi dituzte pilotalekurantz korrika. Hiruetako batek metalezko palankaxka eta linterna bat bota ditu lurrera ihesaldian. Ertzainek uste dute horiek erabili dituztela lapurreta saiakeran. Pilotaleku inguruan bertan atxilotu dituzte hiru gizonak.

Lapurreta saiakeraren ondoren, Eperra elkarteko atea bere lekutik aterata eta irekita zegoen. Gainera, palankaz mugitu izanaren zantzuak zituen.

Atxilotuak Bergarako Epaitegiaren esku geratuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak