Obra eta instalazio publikoen mantenurako peoi bat kontratatuko du Udalak

Iure Eizagirre 2013ko urriaren 25a

Udalak obra eta instalazio publikoak mantentzeko brigadako peoi bat kontratatuko du datozen bost hilabeteetarako. Eskaria astelehenetik aurrera egin behar da udaletxean eta beharrezkoa da langabezian egotea aurkeztu ahal izateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako Udaletako zerbitzu publikoen kudeaketari dagozkion jardueretan enplegua bultzatzeko programaren barruan egingo du Udalak kontratazioa. Bost hilabetetarako hartuko du langilea eta obra eta instalazio publikoak mantentzeaz arduratuko da.

Posturako izena eman ahal izateko beharrezkoa da Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa izena emanda egotea. Datorren astelehenean irekiko da eskariak aurkezteko epea eta azaroaren 5a arte egongo da zabalik. Antzuolako udaletxean egin behar da eskaria.

Oposaketa sistema

Lanposturako izena ematen dutenek hainbat ariketa egin beharko dituzte eta lehentasun irizpideak kontuan izanda, puntuazio altuena lortu duenarendako izango da lana. Gainerakoak, baldintzak betetzen badituzte, itxaron zerrendan geratuko dira.

Hemen lanpostuaren baidintzak.

Hemen eskari inprimakiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak