Zapatuko Bilboko manifestaziorako autobusa antolatu dute

Iure Eizagirre 2013ko urriaren 24a

Pasa den astean Madrilgo Auzitegi Nazionalean hasi ziren bi makroepaiketen kontra egiteko manifestazio nazionala deitu dute zapaturako Bilbon. Bertara joateko autobusa antolatu dute herritik eta Gaztetxean eman behar da izena; bihar da azken eguna.

Gazte mugimenduaren eta Herriko tabernen auziaren aurkako epaiketak dira egunotan Madrilen egiten ari direnak, eta hauei gaitzespena adieraztera deitu dituzte herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak