Iaz antolatu zuten ikastaroa lehen aldiz eta orduan izandako harrera onak eta bertan ibilitakoek egindako luzatzeko eskariak bultzatu ditu aurten ere ikastaldia antolatzera. Hasiberrientzako eta dagoeneko txalaparta jotzen dakitenentzako da ikastaroa.
Azaroaren 9an izango da lehen saioa eta 30a bitartean zapatuero batuko dira 11:00etatik 13:30 aldera bitartean gaztetxean. Arrasateko txalaparta elkarteko bi kidek emango dituzte eskolak, iaz egin zuten moduan.
Azaroaren 7a arte egongo da txalaparta ikastaroan izena emateko epea zabalik. Nahi dutenek udaletxera joan edo 943 766 246 telefono zenbakira deitu dezakete. kultura@antzuola.net helbide elektronikora ere idatz daiteke.