18:00etan izango da bilera eta eskualde barruko zerbitzuez, hiriburuekiko loturez, autobusen maiztasunaz, ibilbideez eta ordutegiez hitz egingo dute. Aurreikusten dituen hobekuntzekin garraio publikoaren erabilera areagotzea du helburu Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Bilerara joan ezin dutenek www.garraioahobetzen.net webgunearen bitartez egin ahal izango dute euren ekarpena.