Gaur eta bihar eman behar da izena jubilatuekin Errioxara joateko

Iure Eizagirre 2013ko urr. 15a, 11:00

Urria erdira heltzen ari da eta Landatxope Jubilatuen elkarteak egitarau oparoa du antolatuta datozen hamabost egunetarako. Hilaren 23an Errioxara egingo duten irteera izango da ekintzarik garrantzitsuena.

San Vicente de la Sonsierra ezagutzera joango dira antzuolarrak eta bertako bizilagunekin harremanetan jartzeko aukera ere izango dute, izan ere, San Vicenteko jubilatuen elkartean egingo dute hamarretakoa. Handik Santa Maria de la Piscina ermitan dagoen amabirjina ezagutzera joango dira, bisita gidatuan. Bazkal ordurako etxera hurbiltzen hasiko dira eta Eltziegon egingo dute bazkaria.

Pixkanaka dena antolatzen dabiltza jubilatuen elkartekoak eta 60 pertsonek egin ahal izango dute Errioxarako irteera. Beraz, derrigorrezkoa izango da izena ematea eta gaur eta bihar izango da horretarako aukera jubilatuen egoitzan. Pertsona bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du irteerara joan ahal izateko.

Bestalde, jubilatuen elkarteak urriaren 30erako antolatu duen meriendara joan nahi dutenek ere, gaur eta bihar eman beharko dute izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak