Lomce legearen kontrako manifestaziorako autobusa Antzuolatik

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urr. 10a, 15:36

Wert Hezkuntza ministroak ezarri nahi duen Lomce hezkuntza erreformaren aurrean, Antzuolako Udalak, eskolak, Pausoka guraso elkarteak eta ikasle-ohiek dei egin dute lege horrekiko desadostasuna adierazteko egingo den manifestazioan parte hartzeko; eta bertara joateko autobusa antolatu dute herritik bertatik.

'Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki' lemapean egingo da manifestazioa, zapatuan –urriak 12–, Bilbon. Autobusa 16:00etan irtengo da Olaranetik eta doan izango da. Izena udaletxean, eskolan edo gaztetxean eman daiteke.

Deitzaileek adierazi dute Lomceren kontra daudela Antzuolan hainbeste urtetan zehar eraiki duten hezkuntza ereduarekin zerikusirik ez duelako: "Lomcek ikasleen eta ikastetxeen arteko leia bultzatzen duelako, zailtasunak dituzten ikasleak babes barik uzten dituelako, giza balio unibertsalen ordez, doktrina sustatu nahi duelako... Guk, berriz, uste dugu aukera-berdintasuna, elkarlana, ideia, izaera eta ahalmen ezberdinen errespetua direla kalitatezko hezkuntzaren oinarriak eta hiritar arduratsu eta kritikoak eraikitzeko bermea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak