Partidu garrantzitsua izan da antzuolarrarentzako Eibarren jokatutakoa. Konfiantzaz egin dio aurre Lasaren aurkako norgehiagokari eta etxeko lanak eginda garaipena erdietsi du.
"Nahiz eta galtzen hasi, hobetzen joan naiz, eta tantoz tanto konfiantza hartu dut eta gauzak irteten joan dira". Azkenean, distantzia hartuta 8 tantoko aldeaz irabazi du Mendizabalek.
Pozik azaldu da amaieran Antzuolako pilotaria. "Aste hasieran abisatu zigute jokatuko genuela. Oso pozik nago enpresak emandako aukeragatik, ez bainuen espero". Astea entrenatzen igaroko du orain Aitor Mendizabalek, Joseba Ezkurdiari irabaziz gero, Lau t'erdiko Txapelketa jokatuko baitu.