Gaur hasiko da emakumeen tailerra Laskurain zentroan

Iure Eizagirre 2013ko urr. 4a, 14:00

Gaur eta bihar emakumeen tailerra egingo dute Laskurain Psikomotrizitate Zentruan. Itzala geurea egiten du izena tailerrak eta Karmele Iturbe psikologo eta psikoterapeutak gidatuko du.

Tailerrean parte hartzen dutenen, eta oro har emakumeen, alde psikikoa lantzea du helburu tailerrak. Iturbek azaldu duenez, "gugan edo besteengan mespretxatzen ditugun ezaugarriez jabetuko gara: ezagutzen ez ditugun horiez, gureak bezala onartzen ez ditugunez".

Bakoitzaren beharretan oinarrituta, gorputza landuko dute. "Gorputza sentitzeko lan egingo dugu eta gorputzak berak erakutsiko digu bidea bere indar eta minetatik", azaldu du Iturbek. Oinarrian gorputza, bihotza, ideia, pentsamenduak eta taldea izango dituztela gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak