Bestetik, Sagasti kalearen amaieran lurra berdintzeko obrak egingo dituzte datozen bi hilabetetan. Bitarte horretan kale horretarako sarrera ere itxita egongo da.
Udaletik jakinarazi dutenez, autoek eta kamioiek Lapatzatik, Kalebarrenetik, sartu beharko dute eta Antiguako biribilgunetik irten. Lanek iraun bitartean Kalebarrengo pibota ez da martxan egongo eta normalean baino kamioi gehiago ibiliko denez herrian, arreta eskatu die Udalak herritarrei.
Eragina zerbitzuetan
Aldaketok garraio zerbitzuetan eta bestelakoetan ere eragingo dute: autobusa Antiguako geralekuan bakarrik geldituko da eta ostiraletako azoka, berriz, frontoian izango da.