Ikasleen lekuan jartzen saiatzen da eta gaizki egindako gauzak aipatzen diren moduan ongi egindakoak azpimarratzea garrantzitsua dela uste du. Horretarako, ikasleen jarraipen pertsonalizatua egiten eta bakoitzaren egoera ezagutzen ahalegintzen da, adin txikieneko ikasleen kasuan batez ere.
Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasgai guztiak ematen ditu; Batxilergoari dagokionez, berriz, giza eta gizarte zientzietako irakasgaiak bakarrik.