Binako berdinketa Antzuolarentzat

Ander Larrañaga 2013ko irailaren 29a

Gaur izan da Antzuola eta Getariako Keta futbol taldeen arteko partidua eta binako emaitza utzi dute markagailuan. Gol aukera gehiago izan dituzte antzuolarrek, baina, azkenean, puntu bakarrarekin bueltatu dira Getariatik.

Partidua zuzentzen hasi da talde antzuolarra eta 15.minutuan lehenengo gola sartu du. Lehenengo zatia amaitu baino hamar minutu lehenago getariarrek aurre hartu dituzte antzuolarrak eta bana amaitu dute lehenengo zatia.
Bigarren zatiak zeresan handiagoa izan du: orduan Getariakoak ibili dira hobeto eta 2-1koarekin jarri dituzten gola egin dute. Partidua amaitu baino 25 minutu lehenago, baina, Antzuolak berdintzea lortu du. Jokoz kanpokoagatik baliogabetua izan den gol bat ere sartu du Antzuolak. Orokorrean gol aukera askotxo izan dituzte antzuolarrek, baina, berdinketa besterik ez dute lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak