Kalebarrengo iturriek ura dute hiru aste eta gero

Iure Eizagirre 2013ko irailaren 27a

Duela hiru bat aste arazo bat izan zen Larrebarrengo iturburuan eta Kalebarrengo bi iturriak -Txomin garaje ondokoa eta Zurrategi plazakoa- urik gabe egon dira. Udalak zer gertatzen zen aztertu bitartean oharrak jarri zituen aipatutako toki horietan.

Hasiera batean Larrebarrengo iturburua lehortu zela uste zuten udal ordezkariek eta bide hori aztertzen ari zirela, inolako neurririk hartu aurretik, eguaztenean berriro ere ura irteten hasi zen Kalebarrengo iturrietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak