"Badira, Bagara" dokumentala aurkeztuko dute bihar gaztetxean

Iure Eizagirre 2013ko ira. 28a, 12:00

Hilabete honen hasieran aurkeztu zuten Donostian Tuterako Argia Ikastolako ikasleen egunerokoa islatzen duen Badira, Bagara dokumentala. Bihar, berriz, Antzuolara helduko da, gaztetxean aurkeztuko dute-eta 18:00etatik aurrera.

Argia Ikastola Erriberan dago, hau da, Nafarroako Euskararen Foru Legeak gune ez-euskaldun izendatuta duen eremuan. Ondorioz, Erriberako haurren %50arentzat euskara ikasteko aukera bakarra da. 14 udalerritako umeak hartzen ditu eta askok kilometro ugari egin behar izaten dituzte egunero, 3 urterekin hasi eta 16rekin Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu arte. Dokumentalak ikastolako gaztetxoek, irakasleek eta gurasoek egunerokotasuna nola bizi duten jasotzen du.

Marta Prol, Itxaso Frau eta Olatz Artola Mondragon Unibertsitateko ikasleek ikasketa amaierako proiektu gisa egindako lana da Badira, Bagara dokumentala.

Argiako irakasleak aurkezpenean

Dokumentalaren ostean, Argia Ikastolakoen egoera zuzenean ezagutzeko aukera izango dute Gaztetxera bertaratzen direnek. Izan ere, zentroko bi irakasle han izango dira jendearen zalantzak argitu eta iritziak jasotzeko.

Hemen dokumentalaren laburpen-bideoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak