Irabazten hasi arren, puntu bakarra lortu zuen Antzuolak

Mireia Bikuña 2013ko ira. 23a, 11:08

Lehen jardunaldian bezala, lehia bukatzeko ordu laurden faltan berdindu zuen Lagun Onakek. 1-1 emaitzarekin bukatu zen neurketa.

Denboraldiko lehenengo partiduaren antzera –Anaitasunaren kontra–, irabazten hasi zen Antzuola, baina puntu bakarra erdietsi zuen. Lehia bukatzeko hamar minutu falta zirela berdindu zuen Lagun Onak taldeak. Hori horrela, puntuak banatu zituzten Estalan. 

Oinatzen gola 

Lehenengo zatia Antzuolak menderatu zuen. Hasierako minutuetan baloia aurrera eta atzera ibili zen. Kontrol barik. Bi atezainak baloi luzeak erabiltzen zituzten aurrelariak topatzeko.

Jokaldi garbiak sortu barik, Juanina Garairen taldeak kontrolatu zuen zelai erdia. Baina, azpeitiarrek izan zuten gol aukera garbiena 40. minutuan. Antzuolako atezainak gaizki aldaratu zuen baloia eta aurrelariak bakarrik errematatu zuen. Jarraian, egundoko geldialdia egin zuen atezainak. Bada, hurrengo jokaldian, korner erdiraketa baten gola sartu zuten etxekoek. Oinatz Agirrek ipini zuen abantaila, buruz egindako errematean.

Mikel Zabala, kalera 

Bigarren zatian Lagun Onak izan zen hobea. Talde gazte dute azpeitiarrek –beste taldea Hirugarren mailan dago–, baina ondo jakin  izan zuten etxekoak kontrolatzen. 80. minutuan berdindu zuten, eta Antzuola bat gutxiagoarekin geratu zela aprobetxatu zuten puntu bat lortzeko. Mikel Zabalak txartel gorria ikusi zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak