Kirol jaia zapatuan egingo da gimnasioan

Iure Eizagirre 2013ko ira. 16a, 18:00

Uda aurretik egitekoak ziren eta bertan behera geratu zen kirol jaia zapatu honetan izango da udal gimnasioan. Herritarrek bertako kirol eskaintza probatzeko aukera izango dute, doan. Aurrez izena ematea komeni da.

Fitness gelako ekintzak zein eskaintzen diren ikastaroak probatu ahal izango dira. Hain zuzen ere, aurtengo berrikuntza den body tono ikastaroak emango dio hasiera kirol jaiari, 10:00etan. Fitness gelako ekintzei dagokionez, tonifikazio zirkuitoa eta indoor walking saio birtualak izango dira.

Body tonoren ostean, spinning eta zumba saioak eskainiko dira. Azken hori gaztetxoendako eta helduendako saio banatan antolatu dituzte.

Saio guztiak doan izango dira baina plaza mugatuak dira, beraz, komeni da ahalik eta azkarren izena ematea. Gimnasioan bertan, 943 766 661 telefono zenbakian, antzuolakogimnasioa@gmail.com helbide elektronikoan edo gimnasioaren Facebookeko orrian egin daiteke izen-ematea.

Ikastaroen hasiera

Zapatuko kirol jaiak herrian egin daitezkeen kirolak ezagutzeko aukera eskainiko du baina gaur bertan jarriko dira martxan 2013-2014 denboraldiko ikastaroak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak