AKEk txartelak banatuko dizkie bazkideei barikuan

Imanol Gallego 2013ko irailaren 15a

Bazkide berriak egiteko mahaia ere jarriko du Kalebarrenen

Aurreko denboraldian Antzuolako taldeak ohorezko erregional mailara igotzea lortu zuen, eta horrek zenbait aldaketa ekarri ditu. Aurrerantzean, partiduak ikusteko sarrerak ordaindu egin beharko dira. Kirol elkartetik azaldu digutenez "bazkideei ez zaie kobratuko eta bazkide ez diren gazte eta jubilatuek erdia ordainduko dute". Horregatik bazkide guztientzat bazkide-txartelak atera dituzte eta egubakoitz arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Kalebarrenen banatuko dituzte. Toki berean, nahi dutenek, bazkide egiteko aukera ere izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak