Gaur hasiko da Xinkonako eskulanen ikastaroa

Iure Eizagirre 2013ko irailaren 16a

Haurrendako ekintzak ugarituz doaz iraileko egunak aurrera egin ahala. Gaur, esaterako, eskulanen ikastaroa hasiko da Xinkona dendan. Guztira, 60 haurrek eman dute izena abendura arte emango den ikastaroan.

4 eta 12 urte bitarteko haurrek hartuko dute parte Xinkonako ikastaroan. Berrebailtzeko materialekin hainbat objektu egiten hasiko dira eta asteek aurrera egin eta negua hurbildu ahala, garai horretarako osagarriak egiten ikasiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak