Gaur eta bihar egin behar da jubilatuen hurrengo irteerarako izen-ematea

Iure Eizagirre 2013ko irailaren 10a

Jubilatuen elkarteak Hondarribiara irteera antolatu du irailaren 18rako. Gaur eta bihar egin beharko da izen-ematea jubilatuen egoitzan, 16:00etatik 18:00etara.

Hilaren 18an, goizeko 09:00etan irtengo dira Hondarribiaruntz. Biarritzen bisita gidatua egingo dute Tren Txikian eta bazkariaren ostean, arratsaldea libre izango dute Hondarribia ezagutzeko.

Pertsona bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu irteeran parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak