Ingeles klaseak astearte eta ostegunetan emango dira, baita informatikakoak ere. Hezkuntza orokorrekoak, berriz, astelehenetik ostegunera izango dira.
Irailaren 17an hasiko da helduendako ikasturte berria. Eta hiru ikastaro horietakoren bat egin nahi dutenek datorren eguena baino lehen egin beharko dute izen-ematea udaletxeko idazkaritzan. Matrikula 24 euro ordaindu beharko dute.
Eskulanak haurrendako
Aurreko ikasturtean helduendako eskulan ikastaroa eskaini zuen Udalak, eta eurendako talderik ez zegoenez, bi ume ere aritu ziren. Aurten haurren eskaria igo egin da eta taldea osatzea erabaki dute.
Eurek ere ostegunetan izango dute klasea, 16:45etik 17:45era, eta nahi duten eratako eskulanak egingo dituzte: koadroak margotu, objektuak zaharberritu, egurra margotu...
Irailaren 26an hasiko dituzte klaseak, Edurne Uribesalgok gidatuta. Izena emateko tartea, berriz, irailaren 20an amaituko da eta udaletxeko telefono zenbakian (943 766 246) edo bere webgunean egin daiteke.